Berriak

Atzealdea Oier Gastonen organo kontzertua izango da larunbatean 20:00etan elizan

‘Diálogos navideños’ izena du kontzertuak eta gabonetako kultur egitarauaren baitakoa izango da

2024·12·18


Abenduaren 21ean, larunbata, Oier Gaston organistaren kontzertu bat izango da 20:00etan elizan. Urretxuko elizako organista titularra da Gaston eta ‘Diálogos navideños’ izena jarri dio emanaldiari. Kontzertu hau, Kultura batzordeak gabonei begira prestatu duen kultur eskaintzaren baitakoa izango da.