Berriak
Atzealdea Oier Gastonen organo kontzertua izango da larunbatean 20:00etan elizan
‘Gabon doinuak organoan’ izena du kontzertuak eta gabonetako kultur egitarauaren baitakoa izango da
2025·12·16

Abenduaren 20an, larunbata, Oier Gaston organistaren kontzertu bat izango da 20:00etan elizan. Urretxuko elizako organista titularra da Gaston eta ‘Gabon doinuak organoan’ izena jarri dio emanaldiari. Kontzertu hau, Kultura batzordeak gabonei begira prestatu duen kultur eskaintzaren baitakoa izango da.