Berriak

Atzealdea Oinarrizko informatika ikastaro bat eskainiko da azaroan KZ Guneak antolatuta

Interesa dutenek urriaren 20a bitartean eman dezakete izena liburutegian

2017·10·10


Informatikaren munduan lehen pausoak eman nahi dituztenentzat ikastaro bat eskainiko du Alegiako KZ Guneak. Liburutegiaren barruan kokatuta dago gaur egun KZ Gunea eta ia urtebeteko etenaren ostean, ohiko martxa berreskuratu berri du. Gauzak horrela, lehen jardueren antolaketan murgilduta dabil KZ Gunea eta lehen ikastaro hori antolatu dute. Interneten lehen urratsak ematea, testuak, kalkulu orriak eta datu baseak kudeatzeko aplikazioen ezagutza, sare sozialak eta Gmail posta elektronikoaren erabilera dira eskaintzak biltzen dituen ikastaroetako batzuk. Iraupen ezberdinekoak dira eta egunero eskainiko dira saioak bi txandatan. Lehenengoa 16:00etatik 18:00etara eta bigarrena 18:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago nahi dutenek edo izena eman nahi dutenek liburutegira jo dezakete astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30etarako ordutegian. Izena emateko azken eguna urriaren 20a izango da.