Berriak
Atzealdea

Oinatz Bengoetxeak Elorri pilotalekuan jokatuko du bihar Intxurre elkartearen 50. urteurreneko ekitaldien barruan

Aratz Irazustabarrena alegiarrarekin osatuko du bikotea Julen Alberdiren eta Jon Erasunen aurka

2022·03·31


Bihar, apirilak 1, Oinatz Bengoetxearen partida bat ikusteko aukera izango da Alegiako Elorri pilotalekuan Intxurre elkarteak antolatuta. Bere ibilbide profesionala amaitu berritan, hainbat partida jokatzen ari da leitzarra eta bihar Alegian ariko da. Aratz Irazustabarrena alegiarra izango du lagun atzeko koadroetan eta Jon Alberdiren eta Jon Erasunen aurka ariko dira. Jaialdiko lehen partida gomazko paletan aritzen diren Intxurreko neskek jokatuko dute. Uxue Olano eta Oneka Karrera Anne Agirreren eta Nagore Muruaren aurka ariko dira 19:00etatik aurrera. Sarrerak 10 euroko prezioa izango du eta 16 urtetik beherakoek doan sartu ahal izango dute. Iskiñan eta Errotatxon erosi daitezke sarrerak. Geratzen diren sarrerak pilotalekuan bertan salduko dira.