Berriak
Atzealdea Olatz Salvadorrek kontzertua eskainiko du ostiralean 22:00etan zinean
2022·02·07
Neguko kultur egitarauaren baitan, Olatz Salvador musikari donostiarrak kontzertu bat eskainiko du otsailaren 11n, ostirala, 22:00etan zinean. 2021ean argitaraturiko ‘Aho uhal’ diskoaren aurkezpen biran murgilduta dabil Salvador eta Alegiako kontzertua biko formatuan eskainiko du. Bere taldeko gitarrista den Mattin Saldias izango du lagun zineko oholtzan eta aipatu azken lan horretako eta 2018an argitaraturiko ‘Zintzilik’ diskoko abestiak entzun ahal izango dira.
Emanaldi horretarako sarrerak otsailaren 8an jarriko dira salgai kultur etxean 12 euroko prezioan. 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etarako ordutegian erosi ahal izango dira.