Berriak

Atzealdea Olentzero eta Mari Domingiri Elorri pilotalekuan egingo zaie harrera abenduaren 24an herria zeharkatu ostean

18:30ean eskola aurretik abiatuko dira eta beraiekin egon nahi dutenek Elorri pilotalekura joan beharko dute

2025·12·18


Abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingi Alegiara iritsiko dira. 18:30ean eskolatik abiatuko dira eta herria zeharkatu ostean, Elorri pilotalekuan egingo zaie harrera. Beraz, Olentzerorekin eta Mari Domingirekin egon nahi duten haurrek pilotalekura joan beharko dute.