Berriak

Atzealdea Olentzerori eta Mari Domingiri abenduaren 24ean udaletxeko sarreran egingo zaie harrera 17:30etik 19:00etara

Eskutitza utzi nahi dutenek, antolakuntzak ezarritako segurtasun neurriak errespetatuz egin beharko dute ilara

2020·12·18


Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 24ean, osteguna, iritsiko dira Alegiara. Bizi dugun ezohiko egoeraren eraginez, aurten ez dira herrian barrena ibiliko. 17:30etik 19:00etara udaletxeko sarreran egongo dira eta ikusi edo eskutitza utzi nahi dutenek, plazan egin beharko dute ilara. Ez da Olentzerorengana eta Mari Domingirengana gerturatzerik izango. Beraiek egongo diren lekuaren aurretik igaro eta agurtu ahal izango dira. Une oro distantziak errespetatzea eta antolakuntzak ezarritako segurtasun neurriei kasu egitea eskatzen da, pilaketak ekiditeko.