Berriak

Atzealdea Olentzerori eta Mari Domingiri Elorri pilotalekuan egingo zaie harrera bihar eguraldi iragarpena dela eta

18:30ean iritsiko dira pilotalekura eta hala nahi duten haurrek beraiekin egoteko aukera izango dute

2024·12·23


Bihar, abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingi Alegiara iritsiko dira. Eguraldi iragarpen txarrak medio, harrera lekualdatu egin behar izan da eta 18:30ean Elorri pilotalekura iritsiko dira. Hala nahi duten haurrek, bertan beraiekin egoteko aukera izango dute. Sutarri dantza taldeak eta Gabon Kantu Eske Herrikoian dabiltzan herritarrek ere hartuko dute parte.