Berriak
Atzealdea

Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren hobariak

Hiru kasutan aplikatzen dira eta aurreko urtean hobaria zutenei ofizioz izapidetuko zaie

2024·02·09


Alegiako Udalak Ondasun Higiezinen Gaineko zergaren hobariak aplikatu ahal izateko hiru kasu jasotzen ditu:

-Familia ugarien titulua dutenak eta etxebizitzak 120m2 baino gutxiago.

-Energiaren aprobetxamendu termikoa edo elektrikoa.

-Etxebizitzaren erabilera Alokabideri utzita izatea.

Bete beharreko baldintzak eta hobarien kopurua ordenantza fiskaleko VI. tituluan daude, lotura honetan.

Aurreko urtean hobaria zuten subjektu pasiboei ofizioz izapidetuko zaie, eskaera berririk aurkeztu beharrik gabe.