Oporrak Bakean programaren bidez udan haur saharar bat hartu nahi duten familiek apirilaren 25era bitartean eman ahal izango dute izena
2023·03·16
Familiei udan haur sahararrak harreran hartzeko aukera ematen dien Oporrak Bakean programak martxan du 2023ko kanpaina. Interesatuta dauden familiek zabalik dute izena emateko epea eta apirilaren 25a izango da horretarako azken eguna. Bi hilabeteko egonaldia egiteko, 300 haurrentzat familiak topatzea da Oporrak Bakeanen helburua. Haurrei ondo elikatu eta mediku errebisioak egiteko aukera emateaz gain, gure naturaz, ohituraz, kulturaz, hizkuntzaz… disfrutatzeko aukera emango zaie denbora tarte horretan. Aldi berean, beraien bizilekuan urte garai horretan izaten diren muturreko tenperatura beroetatik, ur eskasiatik eta haizeteetatik ere babestuko dira.
Udaletik ekimenean interesa duten familiak parte hartzera animatu nahi dira eta egitasmoaren inguruko informazio gehiago nahi duenak lotura honetan kontsultatu dezake.