Berriak

Atzealdea Oria ibaiko hiru presa txikiak eraisteko lanak hasi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

Presa horiek botatzearekin batera, ur emaria kontrolatzeko estazioan arrapala bat eraikiko da

2021·08·11


Oria ibaiak Alegian dituen hiru presa eraisteko lanak hasi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen departamentuak ibaiko arrainen mugimendua hobetzeko helburuarekin. Presa txikiak eraisteaz gain, ur emaria kontrolatzeko estazioan arrapala bat eraikiko da eta horrekin arrain faunaren luzerako mugimendua erraztuko da. Aldundiaren arabera, lan horiek ingurumenean eragin txikia izango dute eta somatuko den hobekuntza handiagoa izango da, eragingo duen inpaktuarekin alderatuta.