Berriak
Atzealdea Oroimenaren Bulegoak abenduaren 15ean izango du azken eguna
2017·12·12
Alegiako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean Oroimenaren Bulegoa zabalik izan dute azarotik hona Alegiako Udalean. 1936 eta 1945 urteen artean errepresaliak jasan zituzten senideen edo pertsonen inguruko informazioa eskatzeko aukera izan dute herritarrek eta bulegoa zabalik egon den epean hainbat izan dira bertara jo duten herritarrak, beraien senideei buruzko informazioa lortzeko helburuarekin.
Bada, ostiral honetan, abenduak 15 izango du azken eguna bulego horrek. Abenduaren 1ean eguraldi txarragatik itxita egon zen eta egun hura ordezkatze aldera, ostiralean ere zabalik izango ditu ateak 10:00etatik 13:00era. Dena den, hortik aurrera ere izango da Aranzadirekin gai hori lantzen jarraitzeko aukera. Interesa duten herritarrek udaletxera hurbiltzea besterik ez dute izango eta bertan azalduko zaie Aranzadirekin harremanetan nola jarri.