Berriak
Osakidetzak lehen arretako zentroetara eta kanpo kontsultetara joateko gomendio orokor berriak argitaratu ditu
2020·05·06
Osakidetzak argibide berriak eman ditu hemendik aurrera lehen arretako zentroren batera edo kanpo kontsultaren batera joan behar duten herritarrentzat. COVID-19a izateko zantzuren bat duten pertsonek ezingo dute ez lehen arretako zentrora ez eta kanpo kontsultetara joan. Lehenengoen kasuan, zentrora deitu eta beraien egoeraren berri eman behar dute. Kontsulten kasuan berriz, ez joan hitzordura eta telefonoz egin beharko da kontsulta.
Hortik aurrera, bi kasuetarako antzeko gomendioak eman dira:
-Bakarrik ezin baduzu joan, COVID-19aren zantzurik ez duen pertsona batekin joan zaitezke. Pertsona horrek eraikinaren kanpoaldean itxaron beharko du, barruan egotea ezinbestekoa ez bada behintzat.
-Eskuen higienea egin behar da sartzerakoan, ateratzerakoan edo gainazalen bat ukitzen bada. Eskularruak baldin badituzu, kendu eta higiene neurriak hartu. (Neurri honek laguntzailearentzat ere balio du).
-Maskarila ondo jarrita eraman, ahoa eta sudurra estalita. Maskarilak balbularik gabea izan behar du. 2 urte baino gutxiago dituztenek, arnasa hartzeko arazoak dituztenek, konorterik gabe edo ezgaituta daudenek edo maskarila laguntzarik gabe kendu ezin dutenek ez dute eramango. Ez ukitu aurpegia eta maskarila. (Neurri honek laguntzailearentzat ere balio du).
-Osasun zentrora segurtasunez joateko etxetik maskarilarekin atera eta higiene zein segurtasun neurriak hartu. (Neurri honek laguntzailearentzat ere balio du).
-2 metroko segurtasun distantzia gorde. (Neurri honek laguntzailearentzat ere balio du).
-Ez agurtu jendea elkar ukituz. (Neurri honek laguntzailearentzat ere balio du).
-Hitzordua duzun ordurako joan. (Neurri honek laguntzailearentzat ere balio du).
-Igogailuetako erabilera mugatzeko arauak errespetatu. (Neurri honek laguntzailearentzat ere balio du).
-Debekatuta dago zentroko instalakuntzetan paseatzea. (Neurri honek laguntzailearentzat ere balio du).