Berriak

Atzealdea Osakidetzak tailer ezberdinak eskainiko ditu urritik aurrera ‘Paziente bizia’ ekimenaren baitan

Ongizate emozionalaren eta bihotz-gutxiegitasunaren ingurukoak izango dira eta Tolosako kultur etxean eskainiko dira

2024·09·11


Osakidetzak tailer ezberdinak egingo ditu urrian hasita ‘Paziente bizia’ ekimenaren baitan. Alde batetik, ‘Nire ongizate emozionala zainduz’ tailerra eskainiko da. Urriaren 8an hasiko da eta azaroaren 26an amaitu. Astero 2 ordu eta erdiko saio bat izango da bi monitorek gidatuta eta norbere emozioak ezagutzen eta kudeatzen erakutsiko zaie parte hartzaileei. Pertsona guztientzat irekia izango da.

Bestetik, ‘Nire bihotz-gutxiegitasuna zaintzen’ tailerra eskainiko da urriaren 3tik azaroaren 14ra bitartean. Astero saio bat izango da 10:30etik 12:30era. Bihotz-gutxiegitasunarekin loturiko gaixotasunak dituzten pertsonei eta beraien zaintzaileei zuzenduta dago.

Bi tailerretako saioak Tolosako kultur etxean izango dira. Interesatuek Alegiako osasun zentroan edo pacienteactivo@osakidetza.eus helbidera idatzita eman dezakete izena.