Berriak

Atzealdea Osasun larrialdi egoera indargabetzea adostu du LABIk

Urriaren 7ko 00:00etatik aurrera neurri murriztaile gehienak bertan behera geratuko dira

2021·10·05


LABIren aholku batzordeak osasun larrialdi egoera bertan behera uztea adostu du gaur arratsaldean egindako bileran. Horrenbestean, urriaren 7ko 00:00etatik aurrera bertan behera geratuko dira indarrean dauden neurri murriztaile gehienak. Espainiako gobernuko lurralde arteko osasun batzordeak zehaztutakoek jarraituko dute soilik indarrean. Horrenbestean, hauek izango dira indarrean jarraituko duten neurri nagusiak:

-Musukoen erabilera derrigorrezkoa izango da lokal barruetan eta baita pertsonen arteko metro eta erdiko distantzia gorde ezin den lekuetan ere.

-5000 pertsonatik gora sartzen diren espazio itxien edukiera %80koa izango da.

Xehetasun guztiak biltzen dituen lehendakariaren dekretua eta osasun sailburuaren agindua urriaren 7ko 00:00etan sartuko dira indarrean eta albiste honetan kontsultatu ahal izango dira EHAAn argitaratzen denean.

-Lehendakariaren dekretua.

-Osasun sailburuaren agindua.