Berriak

Atzealdea Ostegun, igande eta astelehen gauean inauterietatik etxera etortzeko autobus zerbitzu berezia izango da 04:00etan Abaltzisketa, Amezketa eta Alegiako Udalek sustatuta

Santa Klaratik abiatuko da eta aipatu hiru herrietatik pasako da

2025·02·26


Abaltzisketa, Amezketa eta Alegiako Udalek elkarlanean Tolosako inauterietatik etxera itzultzeko autobus zerbitzu berezi bat eskainiko dute. Ostegun, igande eta astelehen gauean eskainiko da zerbitzua eta 04:00etan abiatuko da Tolosako Santa Klaratik. Aipatu hiru herrietan geratuko da.