Berriak

Atzealdea Ostegunean 18:00etan iritsiko dira erregeak Alegiara

Orendaingo bidetik helduko dira eta herrian buelta bat eman ostean plazan egingo zaie harrera

2023·01·03


Ostegunean, urtarrilak 5, erregeak Alegiara iritsiko dira. 18:00etan Orendaingo bidetik helduko dira eta Larraitz auzora joko dute lehenik. Handik bueltan San Juan kaletik Kalebeherara joango dira eta plazan egingo zaie harrera. Hala nahi duten haurrek erregeekin egoteko eta oraindik bidali ez dizkieten eskutitzak emateko aukera izango dute harreraren ostean.

Kabalgatak irauten duen bitartean errepide mozketak egingo dira, 18:00etatik 19:00etara. Tontokale gaineko bidegurutzetik Larraitz auzoan Kikara pareko bidegurutzera bitarteko errepidea eta San Juan kalea itxita egongo dira. Bestetik, Larraitz auzoko plaza inguruan ibilgailuak aparkatzen dituztenei ondo aparkatzeko eskatzen zaie, kabalgatak pasatzeko arazorik izan ez dezan.