Berriak
Atzealdea Ostegunean eta ostiralean Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorrin
2026·03·18

Ostegunean eta ostiralean Intxurreko pilotarien eta palisten partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Bihar, osteguna, eskuz binakako partida bat jokatuko da 10:00etan. Ostiralean berriz, eskuz binakako bi eta gomazko paletako bat jokatuko dira 18:00etatik aurrera. Segidan duzue partida guztien zerrenda:
Martxoak 19. osteguna, 10:00etan Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko alebinen lehen maila: Intxurre-Aizkorpe.
Martxoak 19. osteguna, 11:00etan Andoainen:
-Gomazko paleta banaka gizonezko nagusien bigarren maila: Belauntzaran (Gazteleku)-Altuna (Intxurre).
Martxoak 20. ostirala, 18:00etan Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Gazteleku.
-Gomazko paleta banaka gizonezko nagusien bigarren maila: Zabala (Intxurre)-Soria (Eibar).
-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: Intxurre-Murumendi.