Berriak

Atzealdea Ostegunean jokatuko dira aste honetan Intxurreko pilotariek Elorrin jokatu beharreko partidak

18:45ean hasita hiru neurketa ikusi ahal izango dira, palako bat eta eskuzko bi

2016·10·03


Ostiralean jai eguna denez, ostegunera aurreratu dituzte aste honetan Alegiako Elorri pilotalekuan iragarrita zeuden partidak. Gipuzkoako Ezker Horma txapelketako laugarren jardunaldiko neurketak izango dira eta 18:45ean hasiko den jaialdian hiru partida ikusi jokatuko dira. Lehenengoa gomazko paletakoa izango da eta Intxurreko maila nagusiko neskek Su Berri 2ren aurka jokatuko dute. Beste bi partidak eskuzkoak izango dira, gizonezkoenak. Jubenilen lehen mailan, Intxurreko bikoteak Bergara izango du aurkari eta azken partidan, nagusien hirugarren mailan, Intxurrek Euskal Giroaren aurka jokatuko du.

Hirugarren jardunaldiari dagokionean, Intxurreko ordezkariek zortzi partida jokatu zituzten eta bost irabaztea lortu zuten. Nagusietako bikote guztiek garaipena lortu zuten eskuz. Lehen mailako bikote batek eta hirugarren mailako hirurek. Palako neskek atsedena izan zuten. Hirugarren mailako kadeteak izan ziren partida irabaztea lortu zuten beste ordezkariak.