Berriak

Atzealdea Ostegunean izango du lehen saioa Alegiako Irakurle Taldeak

Osasun krisialdiagatik hainbat atzerapen izan ostean, Piztiaren Begiak liburua landuko dute 18:00etan kultur etxean

2020·09·15


Martxoaren 12rako zuen iragarria Alegiako Irakurle Taldeak bere lehen saioa. Egun hartan hasi ziren itxialdiaren lehen zantzuak agertzen eta saioa bertan behera geratu zen. Hainbat hilabeteren ostean eta horrelako ekintza bat egin ahal izateko beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak hartuta, ostegun honetan, irailak 17, egingo da lehen saio hori 18:00etan kultur etxean.

Irakurle taldea sortzeko deialdia egin zenean iragarri zen zein izango zen aztertuko zen lehen liburua. Alberto Ladron Aranaren Piztiaren Begiak lana izango da osteguneko saioan landuko den eleberria, Amaia Goikoetxeak dinamizatuko duen saioan. Deialdi hau ikusi ostean Alegiako Irakurle Taldean sartu nahiko lukeen herritarren bat balego, kultur etxera deitu edo idatzi dezake eta bertan emango zaizkio argibideak.