Berriak
Atzealdea Ostegunean San Juan kalea itxi egingo da 49 zenbakiaren parean 15:00etatik 18:00etara
Hortik kalebehera aldeko garajeetako erabiltzaileek Erbeta parkeko irteera erabili beharko dute kaletik ateratzeko
2026·03·03

Martxoaren 5ean, osteguna, San Juan kalea itxi egingo da 49 zenbakiaren parean 15:00etatik 18:00etara. Eraikin horretan egin beharreko lan batzuk izango dira mozketaren arrazoia. Beraz, 49 zenbakitik kalebehera aldera dauden garajeetako erabiltzaileek, Erbeta parkeko irteera erabili beharko dute kaletik ateratzeko. Behin lanak amaituta, kalea normaltasunera itzuliko da.