Berriak

Atzealdea Ostegunetik aurrera musukoaren erabilera ez da derrigorrezkoa izango aire librean

Zutik egiten diren ekitaldi jendetsuetan eta barruan soilik izango da derrigorrezkoa

2022·02·09


Espainiako gobernuak eta autonomia erkidegoek aire librean musukoaren erabilera derrigorrezkoa ez izatea adostu dute. Salbuespena aire libreko ekitaldi jendetsuak izango dira. Zutik egiten direnetan derrigorrezkoa izango da eta eserita direnetan, pertsonen arteko metro eta erdiko distantzia mantendu ezin denean. Beraz, ekitaldi horietan eta eremu itxietan soilik izango da derrigorrezkoa musukoaren erabilera. Eskoletako jolaslekuei dagokienean, Espainiako gobernuak musukorik ez dela erabili beharko zehaztu du baina EAEko kasuan, Jaurlaritzak arautzen du hori eta bihar hartuko dute erabakia.

Neurri horiek eta beste hainbat biltzen dituen dekretua gaur argitaratu da Espainiako Aldizkari Ofizialean eta gauerdian, otsailaren 10eko 00:00etan, jarriko da indarrean. Lotura honetan kontsultatu daiteke dekretua.

Horrekin batera, kirol ekitaldietako edukierak ere malgutu dira. Kanpokoetan %75etik %85era igo da edukiera eta itxietan %50etik %75era.

EAEko neurrien inguruko erabakia bihar

EAEn indarrean jarraitzen duten gainontzeko neurrien inguruan, LABIren aholku batzordeak bihar, osteguna, 18:30ean egingo du bilera eta ondoren jakinaraziko dute zer gertatuko den indarrean diren neurriekin.