Berriak
Atzealdea Ostiral arratsaldean jokatuko dira Gabonetako Pilota Topaketako finalak Elorrin
16:00etan hasiko da jaialdia eta maila ezberdinetako finalak ikusi ahal izango dira
2022·12·28
Intxurre Pilota Eskolak antolaturiko Gabonetako Pilota Topaketako finalak ostiralean, abenduak 30, jokatuko dira Elorri pilotalekuan. 16:00etan hasiko da jaialdia eta bertan maila ezberdinetako finalak ikusi ahal izango dira. Abenduaren 26an eta 27an jokatutako sailkatze partidetan finalerako txartelak lortu dituzten bikoteak izango dira lehian. Partiden ostean sari banaketa ekitaldia egingo da eta ondoren merienda izango da.