Berriak
Goizaldeko 5:07an Korrika 20 iritsiko da Alegiara eta kale zati horrek kotxerik gabe egon beharko du
2017·04·06
Ostiraletik larunbaterako goizaldean iritsiko da Korrikaren 20. edizioa Alegiara. Alegiarrok Aldabako bidegurutzean hartuko dugu lekukoa eta Ugartera iritsi bitartean herritarron artean eramango dugu eskuz-esku, handik Iruñarako bidean Amezketa aldera jarraituko duelarik. Goizaldeko 5:07an iritsiko da Alegiara eta Kalegoratik sartu, San Juan kalea Tontokaleraino zeharkatu eta handik Larraitz auzo aldera abiatuko da. Hori dela eta, San Juan kaleko Kalegorako zatian ezingo da kotxerik utzi ostiral gaueko 23:00etatik Korrika pasa bitartean. Herritarrei hori kontuan hartzeko oharra eta Korrikan parte hartzeko gonbitea luzatzen zaie.