Berriak
Atzealdea Ostiralean 21:00etan San Joan sua piztuko da plazan
Herritar talde batek ‘Bordon dantza’ abestuko du eta Sutarri dantza taldeak ere parte hartuko du
2023·06·20
Ekainaren 23an, ostirala, San Joan sua piztuko da plazan 21:00etan. Ohi bezala, herriko eragile ezberdinen parte hartzea izango duen ekitaldi bat eskainiko da. Sutarri dantza taldeko kideek eta Txintxarri Abesbatza kultur elkartearen ekimenez ‘Bordon dantza’ abestera animatu den herritar taldeak hartuko dute parte, txistularien laguntzarekin.
Udaletik herritarrak plazara gonbidatu nahi dira udaren iritsiera islatzen duen ekitaldi honetan parte hartzera.