Berriak

Atzealdea Ostiralean Elorri pilotalekuan jokatzekoa zen pilota jaialdia bertan behera geratu da Iñaki Artolaren lesioa dela eta

Sarrerak erosita zituztenek asteazkenean eta ostegunean izango dute dirua bueltan jasotzeko aukera 19:00etatik 20:30era kultur etxean

2024·06·25


Ostiralean Elorri pilotalekuan Iñaki Artolaren parte hartzearekin egitekoa zen profesional mailako pilota jaialdia bertan behera geratu da. Artolak berak lesio bat du soleoan eta jokatzeko moduan ez dagoenez, Baiko enpresak jaialdia bertan behera uztea erabaki du. Sarrera erosita zutenek asteazkenean eta ostegunean izango dute sarrerak itzuli eta dirua bueltan jasotzeko aukera 19:00etatik 20:30era kultur etxean.