Berriak

Atzealdea Ostiralean eta igandean Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorrin

Ostiralean 18:15ean hasiko da jaialdia eta igandean 10:00etan bi partida jokatuko dira

2025·11·05


Ostiralean eta igandean Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Ostiraleko jaialdia 18:15ean hasiko da eta gomazko paletako eta eskuz buruz buruko partida bana jokatuko dira. Igandean berriz, gomazko paletako eta eskuz binakako partida bana ikusi ahal izango dira 10:00etatik aurrera. Segidan duzue partida guztien zerrenda:

Azaroak 7, ostirala, 18:15ean Elorrin:

-Gomazko paletan binaka gizonezko kadeteak: Intxurre-Ilunpe.

-Eskuz banaka gizonezko alebinak: Bengoetxea (Intxurre)-Zabaleta (Abantzu).

Azaroak 7, ostirala, 19:30ean Soraluzen:

-Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Soraluze-Intxurre.

Azaroak 7, ostirala, 19:30ean Ordizian:

-Eskuz banaka gizonezko alebinak: Alberdi (Txapagain)-Garcia (Intxurre).

Azaroak 8, larunbata, 16:00etan Billabonan:

-Eskuz banaka gizonezko alebinak: Landa (Behar Zana)-Erauskin (Intxurre).

Azaroak 8, larunbata, 18:30ean Aretxabaletan:

-Eskuz banaka gizonezko alebinak: Uribarria (Aretxabaleta)-Azpilikueta (Intxurre).

Azaroak 9, igandea, 10:30ean Elorrin:

-Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Intxurre-Zumaia.

-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Intxurre-Intxurre.