Berriak

Atzealdea Ostiralean eta larunbatean Intxurreko pilotarien partidak izango dira Elorrin

Ostiralean lau partida jokatuko dira 18:00etatik aurrera eta larunbatean bi 10:00etan hasita

2026·04·22


Intxurreko pilotarien partidak ikusi ahal izango dira ostiralean eta larunbatean Elorri pilotalekuan. Ostiralean 18:00etan hasiko dira partidak eta lau ikusi ahal izango dira orotara. Larunbat goizean bi neurketa jokatuko dira 10:00etatik aurrera. Segidan duzue partida guztien zerrenda:

Apirilak 24, ostirala, 18:00etan Alegian:

-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Aloña Mendi.

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Telleria (Intxurre)-Ormazabal (LAPKE).

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen lehen maila: Garaikoetxea (Intxurre)-Izagirre (LAPKE).

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Leo (Intxurre)-Barrena (Aloña Mendi).

Apirilak 24, ostirala, 18:30ean Azpeitian:

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Montori (Ilunpe)-Mendia (Intxurre).

Apirilak 24, ostirala, 18:45ean Oreretan:

-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: EPLE-Intxurre.

Apirilak 25, larunbata, 10:00etan Alegian:

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien lehen maila: Madina (Intxurre)-Zugasti (Aretxabaleta).

-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien lehen maila: Oiarbide (Intxurre)-Artetxe (Intza).

Apirilak 25, larunbata, 16:00etan Azkoitian:

-Eskuz banaka gizonezko alebinak: Erauskin (Intxurre)-Artola (LAPKE).

Apirilak 26, igandea, 10:00etan Tolosan:

-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Tolosa-Intxurre.

Iñaki Artola larunbatean

Iñaki Artolak Peñaren aurka jokatuko du larunbatean buruz buruko txapelketako final laurdenetako bigarren jardunaldian Durangon. Lehen partida galduta, alegiarrari garaipena lortzea komeni zaio azken jardunaldira finalerdietara sailkatzeko aukerekin iristeko.