Berriak

Atzealdea Ostiralean eta larunbatean Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorrin

Ostiralean 18:00etatik aurrera hiru partida ikusi ahal izango dira eta larunbatean bi 11:00etatik aurrera

2026·09·23


Ostiralean eta larunbatean Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Ostiraleko jaialdiak hiru partida izango ditu eta 18:00etan hasiko da. Larunbatekoak berriz, bi neurketa izango ditu eta 11:00etan hasiko dira partidak. Segidan duzue asteburuko partiden zerrenda:

Irailak 25, ostirala, 18:00etan Elorrin:

-Gomazko paleta binaka emakumezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Altzatarra.

-Gomazko paleta binaka gizonezko kadeteak: Intxurre-Txost.

-Eskuz binaka gizonezko jubenilen bigarren maila: Intxurre-Tolosa.

Irailak 25, ostirala, 18:00etan Lazkaon:

-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: LAPKE-Intxurre.

Irailak 25, ostirala, 20:00etan Antzuolan: 

-Eskuz binaka gizonezko nagusien ohorezko maila: Olalde-Intxurre.

Irailak 26, larunbata, 9:00etan Tolosan: 

-Gomazko paleta binaka emakumezko nagusien lehen maila: Beotibar-Intxurre.

Irailak 26, larunbata, 9:15ean Hernanin: 

-Gomazko paleta binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Hernani-Intxurre.

Irailak 26, larunbata, 11:00etan Elorrin: 

-Eskuz binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Intxurre-Aloña Mendi.

-Gomazko paleta binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Intxurre-Abantzu.

Irailak 26, larunbata, 15:30ean Tolosan: 

-Eskuz binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Aurrera-Intxurre.

Irailak 26, larunbata, 18:00etan Oiartzunen: 

-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Oiarpe-Intxurre.