Berriak
Atzealdea Ostiralean ‘Frontona’ ikuskizuna eskainiko du Arteola konpainiak Kalebeherako parkean
20:00etan hasiko da emanaldia eta uztaileko kultur egitarauaren baitan kokatzen da
2022·06·29
Uztailaren 1ean antzerkiaz gozatzeko aukera izango da Alegian. 20:00etatik aurrera ‘Fontona’ antzezlana eskainiko du Arteola taldeak Kalebeherako parkean. Kultura herrigunera eraman eta kulturarekiko interesa eragiteko asmoz sortutako ikuskizun bat da Frontona, izenburuak iradokitzen duen bezala, ikuslea pilotaleku batean kokatzen duena.
Kultura batzordeak jaien aurretik prestatu duen eta uztailaren 9ra bitartean luzatuko den egitarauko lehen ekintza izango da ostiralekoa.