Berriak
Atzealdea Ostiralean Gabonetako III. Pala Txapelketako finalak jokatuko dira Elorrin
18:30ean hasiko dira eta emakumezko zein gizonezkoen mailetako partidak izango dira
2025·12·29

Urtarrilaren 2an, ostirala, Gabonetako III. Pala Txapelketako finalak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Abenduaren 19an eta 26an jokaturiko finalerdien ostean, hauek izango dira ostiralean 18:30etik aurrera jokatuko diren finaletan ariko diren bikoteak:
Emakumezkoak: Balerdi (Beotibar)-Murua (Intxurre) / Macicior (Hernani)-Zubelzu (Intxurre).
Gizonezkoak: Goitia (Beotibar)-Zabala (Intxurre) / Urdangarin-Luluaga (Mundarro).