Berriak

Atzealdea Ostiralean Gipuzkoako buruz-buruko txapelketako bi partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan

Kadete mailako bikote batek eskuz binakako finalerdietarako txartela lortu du

2016·11·14


Ostiralean eskuz banakako bi partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Gipuzkoako buruz-buruko txapelketako lehiak izango dira eta 19:00etan hasiko dira. Lehenengo neurketa jubenil mailakoa izango da eta Intxurreko Aizpitartek Azkoitiko ordezkaria izango du aurkari. Bigarren partidan, nagusietan, Intxurreko Irazustabarrena Aurrera-Tolosa taldeko Sanchezen aurka ariko da.

Bestelakoan, nagusien hirugarren mailan eskuz binaka, Intxurrek final laurdenak jokatuko ditu asteburuan Urnietan. Kadeteen hirugarren mailako bikote bat berriz, finalerdietarako sailkatu da. Txapagain izango dute aurkari eta joaneko partida azaroko azken asteburuan jokatuko da eta itzulerakoa abenduko lehenengoan. Irabazleak, Tolosa eta Hernaniren arteko lehiako irabazlea izango du aurkari finalean. Gomazko paletan ari diren neska jubenilek asteburu ona izan zuten. Bi mailetan jokaturiko sei partidetatik bost irabazi zituzten.