Berriak

Atzealdea Ostiralean Goiko Gela gospel taldearen kontzertua izango da zinean

19:30ean hasiko da gabonetako kultur egitarauaren baitako emanaldia eta sarrera doakoa izango da

2023·12·18


Abenduaren 22an, ostirala, Goiko Gela euskal gospel taldearen kontzertu bat izango da 19:30ean zinean. 2020an sortu zen taldea eta ‘Southern gospel’ estiloko kantutegia eskainiko dute Alegiako kontzertuan. Santi Romano, Olatz Otxoa, Karlos Etxaniz eta Jon Imanol Etxabe ariko dira kantuan eta Iñaki Miguel izango dute lagun pianoan. Emanaldia gabonetako kultur egitarauaren baitan kokatzen da eta doakoa izango da.