Berriak

Atzealdea Ostiralean hasiko da Gabonetako III. Pala Txapelketa

Hilaren 19an eta 26an finalerdiak jokatuko dira eta finalak urtarrilaren 2an izango dira

2025·12·17


Atzo aurkeztu zuten ostiraletik aurrera hirugarren urtez gabonetan Alegian jokatuko den pala txapelketa. Antolakuntzako kide den Alex Sanchez eta Regina Sorarrain Alegiako alkatea izan ziren aurkezpen ekitaldian. Abenduaren 19an eta 26an finalerdiak jokatuko dira eta finalak urtarrilaren 2an izango dira. Hiru jaialdiak Elorri pilotalekuan jokatuko dira 19:00etatik aurrera. Hauek dira finalerdietako jaialdietan jokatuko diren partidak:

Abenduak 19, ostirala, 19:00etan Elorrin. Finalerdiak.

Emakumezkoak: Aguirre-Aranburu / Macicior-Zubelzu.

Gizonezkoak: Urdangarin-Luloaga / Aldalur-Zubillaga.

Abenduak 26, ostirala, 19:00etan Elorrin. Finalerdiak.

Emakumezkoak: Olano-Ugartemendia / Balerdi-Murua.

Gizonezkoak: Goitia-Zabala / Altuna-Rodriguez.

Urtarrilak 2, ostirala, 19:00etan Elorrin. Finalak.

Emakumezkoak eta gizonezkoak.