Berriak
Atzealdea Ostiralean hasiko da XI. Alegiako Pilota Txapelketa
2025·06·30
Ostiralean ekingo zaio XI. Alegiako Pilota Txapelketari. Festen bueltan urtero antolatzen den ekimena da eta aurten ere hiru jaialdi izango dira. Ostiral honetan eta uztailaren 11n finalerdiak jokatuko dira eta uztailaren 19an, larunbata, finalak Alegiako jaien egitarauaren barruan. Gizonezkoen nagusien mailan jokatuko da txapelketa eskuz, lau t’erdian eta binaka eta Intxurreko pilotariek ere hartuko dute parte. Egun bakoitzean modalitate bakoitzeko partida bana jokatuko da Elorri pilotalekuan. Hauxe da egutegi osoa:
-Uztailak 4, ostirala, 19:00etan Elorri pilotalekuan:
Lau t’erdian: Arandia (Intxurre)-Oiarbide (Intxurre).
Eskuz binaka: Murua-Lizeaga / Azketa-Iturrioz.
-Uztailak 11, ostirala, 19:00etan Elorri pilotalekuan:
Lau t’erdian: Madina (Intxurre)-B. Gorostidi (Zazpi Iturri).
Eskuz binaka: Sarasibar-Landa / E. Gorostidi-Aizpuru.
-Uztailak 19, larunbata, 22:30ean Elorri pilotalekuan:
Finalak.