Berriak
Atzealdea Ostiralean Iker Lauroba eta Zentinelak taldearen kontzertua izango da Elizpe zinean
2018·04·16
Udaberriko egitarau kulturalaren barruan, Iker Lauroba eta Zentinelak taldeak kontzertua eskainiko du apirilaren 20an, ostirala, Elizpe zinean. Emanaldia 22:00etan hasiko da eta Iker Laurobak bere bakarkako ibilbidean kaleraturiko bi diskoetako kantuak aurkeztuko ditu, hainbat musikarik lagunduta. Nire Gotorlekutik eta Zeru Tolesgarria diskoetako kantuak entzun ahal izango dira emanaldian eta Laurobarekin batera, Michel Longaron, Itxaso Etxebeste, Ander Zubillaga, Iñigo Asensio eta Leire Berasaluze musikariak izango dira oholtzan. Kontzertu horretarako sarrerei buruzko informazio gehiago kultur etxean eskuratu ahal izango da.