Berriak
Atzealdea Ostiralean Intxurreko pilotari gazteen lau partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan
2018·11·14
Intxurreko pilotari gazteak lanean ikusteko aukera izango da ostiralean Elorri pilotalekuan. 18:30ean hasiko den jaialdian eskuz binakako alebin eta infantil mutilen lau partida jokatuko dira. Lehen biak alebinenak izango dira eta Txulobi eta Behar Zana taldeetako bikoteak izango dira Intxurrekoen aurkaria. Ondoren infantil mailako bi lehiak jokatuko dira. Kasu honetan, Intxurreko bi bikoteak Zazpi Iturri taldeko beste biren aurka ariko dira.
Bestelakoan, Gipuzkoako txapelketari dagokionean, eskuz banakako ligaxkak hasiko dira asteburuan. Intxurrek kadete, jubenil eta nagusien gizonezkoen mailetan izango du ordezkaritza, maila bakoitzean bi pilotarirekin. Gomazko paletan berriz, emakumezko jubenilek Zumaiaren aurkako finalerdia jokatuko dute azaroko azken asteburuan, multzoko bigarren postuan geratu ostean.