Berriak
Atzealdea Ostiralean Intxurreko pilotarien lau partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan
2021·11·10
Ostiralean Gipuzkoako pilota txapelketari dagozkion Intxurreko pilotarien partidak ikusi ahal izango dira Elorri pilotalekuan. Ostiralean bost partidaz osaturiko jaialdia izango da 18:15ean hasita eta larunbatean partida bat jokatuko da 16:00etatik aurrera. Jarraian duzue partiden zerrenda.
Ostirala 12, 18:15ean:
-Eskuz banaka gizonezkoen alebin maila: Urdanpilleta (Intxurre)-Sarasua (Aretxabaleta).
-Eskuz binaka gizonezkoen kadeteen lehen maila: Intxurre-LAPKE.
-Eskuz binaka gizonezkoen kadeteen lehen maila: Intxurre-Azkoitia.
-Gomazko paleta emakumezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Hernani.