Berriak

Atzealdea Ostiralean Intxurreko pilotarien partida bat jokatuko da Elorrin

19:00etan hasiko da eta eskuz binakakoa izango da gizonezkoen infantil mailan

2026·11·04


Ostiralean Intxurreko pilotarien partida bat jokatuko da Elorri pilotalekuan. 19:00etan hasiko da eta gizonezko infantilen lehen mailakoa izango da. Bestetik, gomazko paletan gizonezko kadete mailako bikoteak Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du ostiralean 18.30ean Donostiako Atano III.ean Altzatarraren aurka. Segidan duzue asteburuko partida guztien zerrenda:

Azaroak 5, osteguna, 18:00etan Lazkaon:

-Eskuz banaka gizonezko alebinen bigarren maila: Irure (LAPKE)-Rementeria (Intxurre).

Azaroak 5, osteguna, 20:00etan Hernanin:

-Gomazko paleta binaka emakumezko nagusien lehen maila: Hernani-Intxurre.

Azaroak 6, ostirala, 17:00etan Olaberrian:

-Larruzko paleta binaka emakumezko nagusiak: Oiangu-Intxurre.

Azaroak 6, ostirala, 18:00etan Lazkaon:

-Eskuz banaka gizonezko infantilen lehen maila: Artola (LAPKE)-Bengoetxea (Intxurre).

Azaroak 6, ostirala, 18:00etan Astigarragan:

-Gomazko paleta binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Mundarro-Intxurre.

Azaroak 6, ostirala, 18:30ean Donostian:

-Gomazko paleta binaka gizonezko kadeteak: Altzatarra-Intxurre (Finala).

Azaroak 6, ostirala, 19:00etan Elorrin:

-Eskuz banaka gizonezko Infantilen lehen maila: Ipentza (Intxurre)-Eraso (Ilunpe).

Azaroak 7, larunbata, 16:00etan Billabonan:

-Gomazko paleta binaka gizonezko nagusien hirugarren maila: Behar Zana-Intxurre.