Berriak
Atzealdea Ostiralean jokatuko dira IX. Alegiako Pilota Txapelketako palako finalerdiak
2019·06·26

Bederatzigarrenez jokatuko da aurten Alegiako Pilota Txapelketa. Festa aurretik hasten den txapelketa honen finalak jaietako larunbatean jokatzen den pilota jaialdiaren barruan jokatzen dira. Aurten uztailaren 13an izango dira finalak 18:00etatik aurrera baina finaletan nork jokatuko duen jakiteko, finalerdiak jokatu behar dira aurretik.
Gauzak horrela, emakumezkoen palako finalerdiak jokatuko dira ostiralean 21:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan. Lehen neurketan, Garmendia eta Mendizabal, Galdosen eta Huitziren aurka ariko dira. Bigarrenean, Irazustabarrenak eta Erasunek Larrarteren eta Maizaren aurka jokatuko dute. Bi irabazleak finalean neurtuko dira. Gogoan izan, emakumezko palistekin batera, gizonezkoak eskuz binaka ere aritzen direla txapelketa honetan. Horien finalerdien berri datozen egunetan emango da.