Berriak
Atzealdea Ostiralean, larunbatean eta igandean Intxurreko pilotarien partidak eta Herriarteko txapelketakoak jokatuko dira Elorrin
2026·05·13

Ostiralean, larunbatean eta igandean pilota partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Ostiralean 17:00etan hasita Intxurrekoen sei partida jokatuko dira eta larunbatean 10:30etik aurrera neurketa bakarra. Igande arratsaldean gomazko paletan, Herriarteko txapelketako kanporaketa berri baten joanekoak izango ditu gomazko paletako Alegiako taldeak Oiartzunen aurka. 17:00etan hasiko da jaialdia eta hiru partida jokatuko dira. Aurreko kanporaketan Eibar utzi zuen kanpoan Alegiak eta eskuz, Aretxabaletaren kontra galdu egin zuten alegiarrek. Segidan asteburuko partiden zerrenda:
Maiatzak 14, osteguna, 17:45ean Bergaran:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Loyola (Begara)-Mendia (Intxurre).
Maiatzak 14, osteguna, 19:00etan Ikaztegietan:
-Gomazko paleta bost’erdian emakumezko nagusien lehen maila: Olano (Intxurre)-Aranburu (Beotibar).
Maiatzak 14, osteguna, 20:00etan Billabonan:
-Gomazko paleta bost’erdian emakumezko jubenilen lehen maila: Irazusta (Behar Zana)-Luluaga (Intxurre).
Maiatzak 14, osteguna, 20:15ean Azpeitian:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien lehen maila: Labaka (llunpe)-Madina (Intxurre).
Maiatzak 15, ostirala, 17:00etan Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Gaztelupe.
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Zazpi Itturri.
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen lehen maila: Garaikoetxea (Intxurre)-Gabarain (Tolosa).
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-EPLE.
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Telleria (Intxurre)-Jaramillo (Mundarro).
-Gomazko paleta bost’erdian emakumezko nagusien lehen maila: Ugarmetendia (Intxurre)-Aldazabal (Behar Zana).
Maiatzak 15, ostirala, 17:00etan Olaberrian:
-Gomazko paleta bost’erdian emakumezko nagusien lehen maila: Lopez (Oiangu)-Murua (Intxurre).
Maiatzak 15, ostirala, 18:30ean Astigarragan:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Aldazabal (Mundarro)-Leo (Intxurre).
Maiatzak 15, ostirala, 19:45ean Donostian:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko kadeteen bigarren maila: Ezkurra (Izurun)-Azpilikueta (Intxurre).
Maiatzak 16, larunbata, 10:30ean Elorrin:
-Eskuz banaka lau t’erdian gizonezko nagusien lehen maila: Oiarbide (Intxurre)-Bidezabal (Zarautz).
Maiatzak 16, larunbata, 16:00etan Azkoitian:
-Eskuz banaka gizonezko alebinak: Alberdi (Txapagain)-Bengoetxea (Intxurre).
HERRIARTEKOA - GOMAZKO PALETA
Maiatzak 17, igandea, 17:00etan Elorrin:
Alegia-Oiartzun. 3 partida.