Berriak

Atzealdea Ostiralean Sutarri dantza taldeak ‘Galdera bat, mila pauso’ ikuskizuna estreinatuko du Elorri pilotalekuan

20:30ean hasiko da eta dantza taldeak azken hilabeteetan prestatutakoa jendaurrea erakutsiko du

2026·03·23


Martxoaren 27an, ostirala, Sutarri dantza taldeak ikuskizun berri bat estreinatuko du. ‘Galdera bat, mila pauso’ izena jarri diote ekoizpen berriari eta 20:30ean hasiko da Elorri pilotalekuan. Dantza taldeko kideek azken hilabeteetan landutakoa jendaurrean erakutsiko dute.