Berriak

Atzealdea Ostiralean talo postu bat jarriko du Sutarri dantza taldeak plazan

18:30etik 21:00etara egongo dira dantza taldeko kideak eta herritarrei bertaratzeko gonbitea egin diete

2017·11·14


Sutarri dantza taldeak talo postu bat jarriko du datorren ostiralean, azaroak 17, plazan. Gainean dugun negu giroari aurre egite aldera, afari-merienda eder bat egiteko aukera izango da beraz ostiralean dantza taldeko kideen eskutik. 18:30ean hasiko dira taloak eskaintzen eta 21:00ak bitartean bertan egingo dira. Sutarri dantza taldeak, herritarrak talo postura hurbiltzera gonbidatzen ditu, mokadutxo bat eginez dantza taldea laguntzeko aukera izango delako.