Berriak

Ostiralean Udaberri txapelketako eskuz binakako bi partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan

Lehen faseko azken jardunaldikoak izango dira jubenil eta nagusien mailan, 19:00etatik aurrera

2017·03·07


Intxurrekoen pilota partida ikusteko aukera izango da ostiralean 19:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan. Udaberri txapelketako lehen faseko azken jardunaldia izango da eskuz binaka ari diren bikoteentzat eta bi partida jokatuko dira Alegian. Jubenilen lehen mailan Hernaniren aurka ariko da Intxurre eta nagusien bigarren mailan Bergara izango dute aurkari. Esan bezala, asteburuko partidekin amaituko da lehen fase hori eta oraingoz, Intxurreko nagusien mailako hirugarren bikotea da hurrengo faserako sailkatu den bakarra. Kadeteen bigarren mailakoa txapelketatik kanpo dago eta beste guztien etorkizuna asteburuan zehaztuko da.

Artola-Albisu, kanpoan
Iñaki Artolak eta Jon Ander Albisuk ez dute binakako txapelketako finalerdietako ligaxka jokatuko. Larunbatean Olaizolaren eta Untoriaren aurka irabaztea ezinbestekoa zuten gero beste emaitzei begira egoteko baina partida 22 eta 16 galdu zuten. Hasieran zulo handia zabaldu zuten aurkariek markagailuan eta nahiz eta amaiera aldera hurbildu, ezin izan zuten beharrezkoa zuten zazpigarren puntua lortu. Orain, buruz burukoa izango da Iñaki Artolaren hurrengo erronka.