Berriak
Atzealdea Ostiralean Zopa antzezlana eskainiko da Oinarria Antzerki Topaketaren baitan 22:30etik aurrera zinean
2025·05·07

Segurako Xirikara taldeak emango dio hasiera Alegiako Oinarria Antzerki Topaketetako helduen sailari. Segurako taldeak Zopa izeneko antzerkia taularatuko du Alegiako zinean ostiralean 22:30etatik aurrera. Mirari Martiarenak idatzitako obra Idoia Urangak zuzenduko du eta umorez betetako emanaldi bat izateaz gain hitanoa bultzatzeko helburua ere badu ikuskizunak.
Ostiralekoa helduen lehen emanaldia izango da eta ondoren etorriko dira Topaketetako beste hiru emanaldi. Umeen arloari dagokionez pasa den igandean burutu zen lehena. Intujai taldeak eskainitako Komediaren Artean murgiltzen ikuskizunarekin hasi zen beraz, eta ekainaren lehen egunean, igandez hau ere, eskainiko du Alegiako tailerrak berea. Dagoeneko sarrera hauek ere salgai daude Kultur etxean.
Ikusleak iritzi emaile
Emanaldi honetan zein helduen gainontzekotan, ikusleak bere iritzia emateko aukera izango du obrari buruz. Gehien gustatu zaiona, nabarmentzekoa… bai antzezlanari buruz, aktoreak, eszenaratzea… Horretarako paperak egongo dira sarreran hala nahi duenak, zerbait esateko.