Berriak

Atzealdea Ostiraletik igandera ospatuko dira Kalebeherako festak

Bete-beteko egitarauaz gozatu ahal izango da aurten ere Kalebeherako parkean

2025·09·09


Uda amaieraren eta udazkenaren hasieraren mugarri izaten dira Alegian Kalebeherako jaiak. Aurtengoak irailaren 12tik 14ra bitartean ospatuko dira. Ostiraletik igandera bitartean bete-beteko egitarauaz gozatu ahal izango da. Ekintzarik gehienak Kalebeheran jada klasiko modura jo daitezkeenak izango dira baina izango da berrikuntzarik ere. Azpian duzue egitaraua aletuta:

Irailak 12, ostirala

17:00. Kalejira erraldoiekin eta buruhandiekin eta GIROARTE dultzaina taldearekin Larraitz auzotik abiatuta.

18:30. Helduen esku pilota txapelketako finala. Arandia Murua / Altuna V-Venegas.

19:30. Patata tortilla lehiaketa. 20:30erako jasoko dira tortilak.

20:30-01:00. Enaitz eta Erkizi trikitilariak. Tartean, zahagiardoa.

01:00. DJ Naza.

Irailak 13, larunbata

12:00. Krosa (Roman Ganzarainen omenez). Ondoren bermuta eta piparrak.

16:00. Pala txapelketako kanporaketak.

17:00. Ume jolasak. Zinta karrera. Txokolatada.

Ondoren, toka txapelketa.

20:30. Intxurre futbol taldearen aurkezpena.

21:00. Zahagiardoa.

23:00. Bertso saioa. Eki Mateorena, Jon Mendiluze, Danel Etxerberria eta Beñat Zeberio.

Irailak 14, igandea

12:30. Sagardoa, txorizo egosia eta hirugiharrea parrillan.

15:00. Herri bazkaria (paella jatea).

17:30. Gaztetxoen pilota eta helduen pala txapelketetako finalak.