Berriak

Atzealdea Ostiraletik igandera ospatuko dira Kalebeherako festak

Behin behineko osasun zentroa parkean dagoenez, herriko plazan izango dute erdigunea aurtengo jaiek

2026·09·09


Uda amaieraren eta udazkenaren hasieraren mugarri izaten dira Alegian Kalebeherako jaiak. Aurtengoak irailaren 11tik 13ra bitartean ospatuko dira. Ostiraletik igandera bitartean bete-beteko egitarauaz gozatu ahal izango da. Ekintzarik gehienak Kalebeheran jada klasiko modura jo daitezkeenak izango dira baina izango da berrikuntzarik ere. Eta berrikuntzen artean, festen kokalekua. Osasun zentroa behin behinean kalebeherako parkean dagoenez, jaiek plazan izango dute erdigunea. Azpian duzue egitaraua aletuta:

Irailak 11, ostirala

17:00. Ramon Batixteren etorrera. Ondoren, erraldoi eta dultzaineroen kalejira elizatik abiatuta.

18:00. Haur eta gaztetxoen eskulanak.

19:30. Tortilla lehiaketa. 20:30ean jasoko dira tortilak.

20:30-01:00. Lidia eta Itzeder trikitilariak. 

21:00. Zahagiardoa.

01:00. DJa.

Irailak 12, larunbata

12:00. Krosa Roman Ganzarainen omenez. 

Bermuta eta piparrak.

17:00. Ume jolasak. Zinta karrera. Txokolatea.

Ondoren, toka txlehiaketa.

21:00. Zahagiardoa.

23:00. Bertso saio musikatua. Bertsolariak: Maider Arregi, Aissa Intxausti, Irantzu Idoate. Musikariak: Araitz Bizkai, Oihana Landa. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

Irailak 13, igandea

12:30. Sagardoa, txorixoa eta hirugiharrea parrillan.

15:00. Herri bazkaria (paella jatea).

17:30. Bingoa.

Ondoren, Txapel jaurtiketa lehiaketa.