Berriak

Atzealdea Otsailaren 11n adinekoen elikaduraren segurtasunari buruzko hitzaldi bat izango da kultur etxean

17:00etan hasiko da eta elikagaien segurtasunari buruzko aholkuak emango zaizkie adinekoei

2020·02·05


Alegiako Udalak eta Txintxarriak Martxan ekimenak elkarlanean antolatuta, adineko pertsonei zuzendutako hitzaldi bat eskainiko da datorren otsailaren 11n, asteartea, 17:00eta kultur etxean. Adineko pertsonei, kontsumitzen dituzten elikagaien segurtasunari buruzko aholkuak emango zaizkie eta dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute.