Berriak
Otsailaren 11n Ane Gebara ipuin kontalariaren saioa izango da 17:00etan kultur etxeko areto nagusian
4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendua da eta saiora joan nahi dutenek 16:45erako bertan egon beharko dute
2021·02·04
Otsailaren 11n, osteguna, Ane Gebara ipuin kontalariaren saio bat izango da kultur etxeko areto nagusian. Emanaldia 17:00etan hasiko da eta 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendua izango da. Bizi dugun egoera kontuan izanda, beharrezko segurtasun neurri guztiekin egingo den saioa izango da eta bertaratzeko asmoa dutenei, 16:45erako bertan egoteko eskatzen zaie, aipatu neurri guztiak bete ahal izateko.