Berriak
Dagoen odol beharra kontuan izanda, herritarrak odola ematera animatu nahi dira
2020·02·10
Datorren otsailaren 14ean, ostirala, odola emateko aukera izango da Alegian. Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak urtean zehar hainbat bisita egiten ditu Alegiara herritarrek odola emateko aukera izan dezaten eta hilaren 14ean aukera berri bat izango da. 18:30etik 20:30era bitartean egongo da aukera kultur etxean eta dagoen odol beharra ikusita, herritarrak odola ematera animatu nahi dira.